Estetika eta funtzioa

ORTHOFACIALen helburua da aurpegi-masailetako kirurgia-zerbitzu aurreratuak eskaintzea arreta berezia jarriz aurpegiko funtzioan eta estetikan.

  • Aurpegiko eta ahoko arazo funtzional-estetikoaren balorazio integrala burutzen dugu. Horri esker, arazoa dagoen tokian lan egin dezakegu: hezurretako-hortzetako egituretan nahiz ehun bigunetan. Gure helburua da tratamenduari esker, gaixo bakoitzean, funtzioaren eta estetikaren arteko oreka perfektua lortzea.
  • Ohiturek, bereziki murtxikatze- eta arnasketa-funtzioan, eragin handia dute aurpegiko egituraren garapenean hazkunde-garaian. Garapeneko aldi honetan agertzen diren disfuntzioek, helduaroan, alterazio dentoeskeletikoak ekar ditzakete. Sarritan, puntu honetara iritsita, aurpegi-mailan oreka estetiko perfektua eta funtzionaltasun zuzena ezartzea lortzeko modu bakarra tratamendu kirurgikoa da. Hala ere, arazo hauetariko asko haurtzaroan zehar saihets edo muga daitezke tratamendu kontserbadoreagoak erabiliz. Prebentzioa tratamendua bezain garrantzitsua da.
  • Emaitza onenak ehunak errespetu handienarekin tratatuz. Anbizio handia dugu helburuetan, baina erasokortasun txikienarekin lor baditzakegu, askoz hobe. Erasokortasun txikiena duten abordatzeak eta azken teknologia ahalik eta emaitza seguruenak lortzeko.
  • Zintzotasuna argibideetan eta profesionaltasuna tratamenduetan. Badakigu gure gaitasunak zeintzuk diren, baina gure mugak ere aitortzen ditugu. Medikuntza-odontologia espezialitate desberdinetako lankideek osatutako diziplina anitzeko taldea dugu, bai eta logopedak, nutrizionistak, fisioterapeutak eta abar.
  • Teknologiak duela urte gutxi batzuk pentsaezinak ziren irtenbideak eskaintzen dizkigu. Horri esker, zehaztasun eta segurtasun handiena lortzen dugu,eta baita erasokortasuna eta interbentzioen denbora murriztea ere.
  • Behin-betiko eraginak dituzten substantzia haloplastikoen edo sintetikoen erabilera ekiditen dugu. Betetze-tekniketarako injerto autologoak (aurpegiko lipoeskultura, injertoak…) eta kalitate handieneko eta lehenengo marketako material biologikoak soilik erabiltzen ditugu, aurreikusteko moduko emaitzak lortzeko eta bio-bateragarritasun bermeak eskaini ahal izateko. Beti jakingo duzu, bai aurpegian eta baita ahoan ere, zein marka eta material erabiliko ditugun.

 

Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.
Menua