Brunsó doktorea hizlari ofizial gisa gonbidatu dute Lo Egitearen Espainiako Elkartearen XXIX. Kongresuan, Gasteizen 2021eko urriaren 19tik 21era egingo dena. Lo nahasteen ikerketa eta tratamenduetako aurrerapenei buruzko bilera zientifikorik garrantzitsuena da. “Teknologia berriak OLAren kirurgia eskeletikoan aplikatuak. Ebakuntza egindako 50 paziente baino gehiagoko gure esperientzia” izenburua duen hitzaldia urriaren 19an, asteartean, emango da, eta kirurgia maxilofazialarekin tratatutako lo apnea sindrome larriak dituzten pazienteen tratamenduko esperientziari buruzkoa izango da.
https://congreso-ses.com/programa/

