Hortz-inplanteak egun batean
Pertsona batek hortzak galtzea edo hondatzea eragin dion ahoko arazoren bat baldin badu, hortz-inplanteak izan daitezke irtenbiderik onena kasu horretan. Egun bateko hortz-inplanteen zerbitzuek tresna eroso bat eskaintzen dute, eta merkatuan aurki ditzakegun bestelako irtenbideen aurrean —finkoak izan zein ez izan— aukerarik onena dira.
Hortzak berak egiten duen mugimendua imitatzeagatik bereizten dira; hau da, erabiltzaileak erraztasuna izango du murtxikatzeko, hezurretan edo giharretan inolako aldaketarik gerta ez dadin.
Egun bakarreko hortz-inplanteek ez diote eragingo ahoaren berezko funtzio anatomikoei.
Hori bai, ohiko mantentze-lanak eta higiene egokia beharko dituzte. Dena ondo joanez gero, bizitza osoan iraun dezakete.
Hala ere, hortz-inplante guztiak ezin dira egun batean egin. Erabiltzaileen premiazkotasuna dela eta, karga berehalako inplanteak deiturikoak agertzen dira.
Zer dira karga berehalako hortz-inplanteak?

Karga berehalako hortz-inplanteak denbora gutxian (saio bakarrean; hau da, egun batean) egiten direlako bereizten den prozesu mota bat dira. Prozesu oso azkarra da, zuzenean baztertu egiten baititu beste inplante mota batzuetan ematen diren ohiko urratsak; adibidez, protesi kengarrietan ematen direnak.
Adibidez, pazienteak, karga berehalako inplanteen prezioak kontsultatu eta aurrekontua onartu ondoren, goizean sar daiteke adituak prozesua egin diezaion eta arratsaldean atera daiteke, edo hurrengo egunean, inplanteak eta protesiak jarrita, horrek inolako arazorik edo arriskurik ekarri gabe.
Oro har, lehenik inplanteen ebakuntza egiten da, eta 24-48 orduren buruan protesia jartzen da.
Protesi hori torloju bereziak erabiliz finkatzen zaie inplanteei; hala ere, behin-behinekoa da, betiko protesia ez baita jarriko osteointegrazio-prozedura amaitu arte.
Beste edozein prozedura erlazionaturekin gertatzen den bezala, pazienteak zenbait baldintza bete beharko ditu hortz-inplanteetako karga berehalako zerbitzu batera iristeko. Horien guztien artean, nabarmentzekoa da tratamendua zaildu dezaketen aurretiko patologia sistemikorik ez izatea. Bestalde, ahoaren hozka ezin hobea izan behar da (oklusio ona).
Karga berehalako inplanteekin ausartzen diren erretzaile batzuk badauden arren, arrisku nahiko lotuta daude, eta, beraz, ez da gomendagarria kasu horietan. Gure Bilboko eta Donostiako klinketako adituei ere galde diezaiekezu.
Inplanteak egun bakarrean jartzea: urratsez urrats

Karga berehalako hortz-inplanteetan jarraitzen den prozesua osteointegrazio deritzonean oinarritzen da. Prozesu hori modu naturalean gertatzen da gure ahoan, eta ez da beste ezer, organismoak jarriko den inplantea onartzea lortzea baino.
Prozesu honen ideia da saio berean egitea, egun berean bertan ere bai. Hortz bat galdu duen pazienteak berreskuratu egingo du, bere funtzio guztiekin batera. Era berean, edozein motatako hondatzerik izanez gero, hori ere konponduko da.
Ohiko protesien arazo nagusietako bat da paziente askok tratamendua erdian uzten dutela, protesiak eraman beharra dutelako. Karga berehalako inplanteak “kendu eta jarri” motakoak dira; hau da, erraz ken daitezke, eta horrek tratamenduarekin amaiera arte jarraitzea sustatuko du, edozein kasutan espero den emaitza estetikoa lortuz.
Prozesu honen beste abantailetako bat maila estetikoan aurkitzen dugu: eta da inplante hauekin uneoro izango dugula falta zaigun hortza edo hortzak, eta inork ez du zertan konturatu behar gabezia hori dagoenik.
Oro har, karga berehalako hortz-inplanteen tratamendua gomendagarriagoa da gaixotasun periodontalen kasuak daudenean, edo aurretik hortzak erauzi zaizkienean.
Karga berehalako inplanteen abantailak
- Sinpletasuna: Prozesua nahiko sinplea da. Gainera, arku osoa berreraikitzeko behar diren inplanteak jar daitezke; hau da, 6-8 inplante artean.
- Erortzeko arriskua saihesten du: Protesia ezin hobeto egokituko da jartzeko lekuari, denboraren joana ezin hobeto jasanez. Inplantearen integrazioa protesia jada jarrita dagoenean egingo da, eta, beraz, ez da eroriko denboraren poderioz.
- Ez da hortzordirik eraman beharko: Ez du eskatzen pazienteak hortzordirik eramatea osteointegrazio-prozesuan zehar; horrek tratamendua erdian uzteko probabilitatea gutxituko du.
- Bizkortasuna: Tratamendurik azkarrena da; dena ondo joanez gero, egun berean bertan ere egin daiteke.
- Dentistarekiko beldurra murrizten du: Tratamendua dentistarengana joateko beldurra duten pertsonentzat ere gomendatzen da. Hori dena saio berean egingo delako da; ez da denboran luzatuko.
- Estetika: Maila estetikoan emaitza ezin hobea lortuko du, hortzaren gabeziak uzten duen hutsunea estaltzeko baliabide egokia izanik, gurea ez den originala ez dela nabaritu gabe.

Hortz-inplanteak Bilbon
Goiko masailezurreko inplante zigomatikoak
Hortz-hezurraren txertoaren prezioa
Inplante inklinatuak
Hortz-inplante pterigoideoak
Kirurgia gidatuko hortz-inplanteak
Hortz-inplanteen erauzketa
Sedazio kontzientea odontologian