Ikerketa-proiektuak
2012. urteaz geroztik, kirurgia ortognatikorako gidatze-sistemei buruzko hainbat ikerketa-proiektu lideratu ditugu, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean garatuak, teknologia hori erabiltzen aitzindari izanik. Berrikuntza honek kirurgian aurreikusitako helburuen kontrol hobea ahalbidetzen du, eta prozeduraren egonkortasuna eta segurtasuna areagotzen ditu. Kasu bakoitzaren plangintza eta sistemaren fabrikazioa pertsonalizatuak dira, guztiz digitala den lan-prozesu bati jarraituz, pazientearen Tomografia Konputarizatu (TK) batetik abiatuta. 3D plangintzak kirurgia xehetasun-maila handiarekin aurreikustea ahalbidetzen du, eta horrela aurreikusitako helburuak zehaztasun handiz lortzen dira.
Gaur egun teknologia berri hau errealitate bat da, eta loaren kirurgia kasuetan eta kirurgia ortognatiko/ortofazialeko kasu konplexuetan aplikatzen dugu.
Lan hauek ahozko komunikazio onenaren saria jaso dute Espainiako Aho eta Aurpegi-masailetako Kirurgia Elkartearen azken bi kongresu nazionaletan, Kordoban (2013) eta Oviedon (2015) ospatuak, eta aldizkari zientifiko nazional zein nazioartekoetan argitaratu dira.
Gida eta Miniplaka Pertsonalizatuak: Kirurgia Ortognatikorako Protokolo Gidatu bat
Custom-machined miniplates and bone supported Guides for orthognathic surgery: a new surgical procedure.


