COVID-19

Jakinarazten dizuegu, osasun-agintarien gomendioei jarraituz, IMQ-Virgen Blanca klinikako aurpegi-masailetako kirurgiako kontsulta apiril honetan itxita egongo dela. Atzeraezinak diren larrialdiak baino ez dira artatuko, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 944744432 telefonora deituz edo info@orthofacial.com posta elektronikoaren bidez. Pazienteen arreta telematikoa lehenetsiko da alarma-egoerak dirauen bitartean edo gizarte-interakzioa kontrolatzeko neurriak hain zorrotzak diren bitartean. Lanean ari gara laster gure web-aplikazioaren bidez telemedikuntza bidezko kontsultak egin ahal izateko.

Besarkada bero bat bidali nahi diegu gure pazienteei, ondo egotea espero dugularik, eta denok elkarrekin krisi hau ahalik eta lasterren gainditzea. Adorez!

Menua