Egungo ortodontziaren eragozpen nagusietako bat tratamendu-denbora luzeak dira. Horrek eragiten du paziente askok, batez ere helduek, ortodontzia-tratamendurik ez nahi izatea.

Azken urteotan, hortzen mugimendua bizkortu eta eraginkorragoa egiten duten zenbait teknika edo prozedura osagarri garatu dira, eta horrela tratamendu-denborak murrizten dira.

Teknika horietako bat kirurgia-prozedura sinple baten bidez hezur-ainguraketa sistemak (plakak eta/edo torlojuak) ezartzean datza; horietan ortodontziak oinarritzen du hortzak eraginkortasun handiagoz mugitzeko.

Ortodontzia bizkortuaren prozeduren barruko beste teknika bat kortikotomia deiturikoa da. Kortikotomiak RAP (regional acceleratory phenomenon) izenez ezagutzen den fenomenoan oinarritzen dira: hortzen ondoko hezurrean ebaki batzuk egiten badira, fenomeno metaboliko batzuk agertzen dira, eta horiek hortzen mugimendua bizkorragoa izatea errazten dute. Prozedura hori segurtasunez egiteko azken belaunaldiko irrati-maiztasun tresneria erabiltzen dugu.