Hospital San Juan de Dios (Cristóbal de Murrieta etorb., 70. Santurtzi-Bizkaia)

Errepidez sartzea

Ospitaleko aparkalekura bi sarreretatik sar daiteke, Cristóbal de Murrieta etorbidean eta Mugakoa kalean kokatuak.

A8 autobidetik, Bilbotik, Portugalete eta Ortuellarako irteera hartu behar da.

Santandertik ere, A8tik, Portugalete, Trapagaran eta Ortuella noranzkoko irteera hartzea gomendatzen da.

BI-634 errepidetik ere sar daiteke.

Sartzea Metro Bilbaoz

Metro Bilbaoko 2. linetik, ospitaletik gertuen dagoen geltokia Peñota da.

https://www.metrobilbao.eus/

Sartzea autobusez

Ospitaletik gertu bi autobus-geltoki daude.

Beheko aldean, Cristóbal de Murrieta etorbidean, Bizkaibuseko 0333 zenbakiko geltokia dago, San Juan de Dios (Ospitalea/Hospital) geltokiari dagokiona, eta bertan gelditzen dira A3323 (Portugalete noranzkoa), A3136 (Bilbo noranzkoa), A3332 (Trapagaran noranzkoa), A3115 (Bilbo noranzkoa), A3333 (Gallarta noranzkoa) eta A3335 (Sestao noranzkoa) linetakoak.

Cristóbal de Murrieta etorbideko itsasotik gertuen dagoen espaloian, eta jada Portugalete udalerrian (ospitaletik metro gutxira), 0327 geltokia dago, San Juan de Dios (Ospitalea/Hospital) geltokiari dagokiona, eta bertan gelditzen dira A3333 (Santurtzi noranzkoa), A3332 (Santurtzi noranzkoa), A3335 (Muskiz eta Muskiz-La Arena noranzkoak), A3136 (Santurtzi noranzkoa), A3115 (Santurtzi noranzkoa) eta A 3323 (Galdames noranzkoa) linetakoak.

Goiko aldean Bizkaibuseko 0438 geltokia dago, San Juan de Dios (Zomillo) geltokiari dagokiona, eta bertan gelditzen da A3129 linea, Cabieces noranzkoa.

Bizkaibusen geltoki, linea eta ordutegiei buruzko informazio gehiago lortzeko, haren web-atarian kontsulta daiteke.

http://apli.bizkaia.net

Trenez sartzea

RENFEren aldiriko sarearen barruan, dagokion geltokia Peñota da, C1 linean kokatua, Santurtzi eta Bilbo Abando lotzen dituena.

http://www.renfe.com

Nazioarteko sarbideak

Ferry batek Bilbo eta Ingalaterrako Portsmouth herria lotzen ditu erregulartasunez.

http://www.poferries.com

Bestalde, Bilboko aireportua –Bizkaiko Loiu udalerrian kokatua– ospitaletik 15 minutura dago autoz.

http://www.aena.es