IMQ-VIRGEN BLANCA KLINIKA
IMQ-Virgen Blanca Klinika Bilboko osasun-gune garrantzitsuenetako batean dago kokatuta, Begoña auzoan, basilikaren inguruan.
Errepidez iristea
Ospitale-zentroaren inguruko hainbat eremutan gune urdineko aparkalekuetara sar daiteke.
A8 autobidetik, Donostiatik, 109. irteera hartu behar da N-634 errepiderako, Bilbo norabidean, eta ondoren Bi-625 errepidea.
Santandertik, A8tik ere, gomendagarria da N-637 errepideari jarraitzea, Artxandako tunelak hartzea eta, Begoña norabidean, Bi-625 errepideari jarraitzea.
Getxotik gomendatzen den ibilbidea da N-637 errepidetik Artxandako tunelak hartzea eta, Begoña norabidean, Bi-625 errepideari jarraitzea.
Metro Bilbaotik iristea
Metro Bilbaoko 1. lineatik, ospitaletik hurbilen dagoen geltokia Casco Viejo (Begoñako igogailua) da.
Autobusez iristea
Inguruan hainbat autobus-geltoki daude.
Bizkaibusen geltoki, linea eta ordutegiei buruzko informazio gehiago lortzeko, haren web-atarian kontsulta daiteke.
Nazioarteko sarbideak
Ferry batek erregulartasunez lotzen ditu Bilbo eta Ingalaterrako Porsmouth herria.
Bestalde, Bilboko aireportua –Bizkaiko Loiu udalerrian kokatua– autoz 15 minutura dago ospitaletik.